Ekaitz Bertizen «JOARE TTE» Donostiako Zinemaldian parte hartuko du


 prentsa oharra::

Ekaitz Bertizen «Joare tte» film labur berriak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 74. edizioan parte hartuko du, Kimuak 2026 programak aukeratutako film laburrei eskainitako saio baten barruan. «Erreka zoko hortan» lanaren ondoren, bigarren urtez jarraian hautatu dute bere film bat programan.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, Euskadiko Filmategia – Fundación Filmoteca Vascaren lankidetzarekin, urteko euskal film labur onenen nazioarteko hedapena sustatzeko Kimuak ekimenaren programazioaren barruan ikusi ahal izanen da film laburra. Hautaketak epaimahai independente batek aukeratutako hainbat lan biltzen ditu urtero, eta nazioarteko zirkuituan euskal zinemak duen erakusleiho nagusietako bat da.


Ekaitz Bertiz zuzendaria Donostiako Zinemaldiaren euskal zinemaren aurkezpenean izan da, Inma Castro aktore protagonista, Nahia Beroiz arte-zuzendaria eta Inar Lezaun jatorrizko soinu-bandaren konpositorearekin batera. Kartela Lorena Mariñelarena da.



«Joare tte» Ekaitz Bertizek zuzentzen du eta Oscar Carrascalekin batera idatzi du. Argazki zuzendaritza Beñat Goiarena da, Nahia Beroizen Arte zuzendaritza, eta Jatorrizko Soinu Banda Inar Lezaunen sinadura darama, Olaia Inziarteren ahotsarekin. Mireia Llagunok eta Bertizek berak muntatu dute, Soinuaren diseinua eta zuzeneko Soinua Iñigo Etxarri Sistiagak egin ditu, Makillajea eta Ile-apainketa Amaia Apezetxeak, eta Jantzien diseinua Celia Nacimientok egin du


2026ko neguan Ituren, Zubieta, Aurtiz, Sunbilla eta Arantzan filmatu zen. Film laburra Ituren eta Zubietako inauterien benetako ospakizunarekin batera filmatu zen, eta Nafarroako erritu berezienetako baten paisaia, biztanleak eta tradizioa gehitu zitzaizkion filmari.



LABURPENA

Neguan joareak indarrez jotzen duten bailaran, joaldun bilakatzea du amets Aiarak. Inauteriak hurbildu ahala eta beste haurrak prestatu ahala, etxean erraten diote, joareak eraman ahal izan baino lehen, gauza asko daudela ulertu behar dituenak.

Comentarios